Asset Publisher
Back Asfaltatze plana 2023
MARTXAN DA ZARAUZKO UDALAK ASFALTATZE LANETAN INOIZ EGIN DUEN INBERTSIORIK HANDIENA


2023/03/24
Aste honetan bertan eman dio hasiera Zarauzko Udalak 2023. urteko asfaltatze planaren exekuzioari. Plan honen bitartez, herri guneko zein baserri bideetako hainbat galtzadatako asfaltoa berrituko da.
Asfaltatze planaren lizitazio prozeduran Amenabar – Alvargonzalez ABEE izan da lehiaketa publikoan eskaintza onena aurkeztu duena. Zarauzko hainbat kale asfaltatzeko eta margotzeko kontratu honen inbertsioa 1.070.991,57 eurokoa (BEZ barne) izan da.
“Herriko azpiegiturak berritzen eta hobetzen jarraitzea da gure apustua eta asfaltatze plan hau ikuspegi horren adierazpen garbia da”, azpimarratu du Iban San Martin (EAJ-PNV) Azpiegitura eta Obretako zinegotziak. “Martxan jartzen ari garen asfaltatze lan hauek onura nabarmena ekarriko dizkie zarauztar askori. Milioi bat eurotik gorako inbertsio honek Zarauzko galtzadak asfaltatzeko inoiz bideratu den inbertsiorik handiena suposatzen du”.
Asfaltatze plana aste honetan hasi da Asti bidean gauzatzen ari diren asfaltatze lanekin eta datozen hilabeteetan zehar burutuko da. Lehen fase batean, herriko hainbat kale asfaltatuko dira, hala nola, Asti bidea, Alleme bidea, Zubiaurre eta Zehar kaleak, Mitxelena kaleko plazatxoak, Zelai Ondoko pista, Santa Marina kalea, Salegi kalea, Pagoeta kalea, Hegoalde kalea, Frantzesbidea, Zuberoa kalea eta Urdaneta kalea.
Udara hasieran, asfaltatze plan hau baserri bideetara iritsiko da eta honako bide hauetan gauzatuko dira lanak: Venta-Munantxo bidea, Urteta-Etxeberri goikoa bidea, Gorritxoaga bidea, Oiarte-Kortaburu bidea. Eguraldia lagun dela, asfaltatze plan honi amaiera ekaina amaieran ematea aurreikusten da, Azken Portu goiko aparkalekua asfaltatuz.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010