Asset Publisher
BISITATU DOAN ZARAUZKO ARTE ETA HISTORIA MUSEOA AZAROAN ZEHAR
2020/11/19
Zarauzko Arte eta Historia Museoak bere ateak zabalik ditu ohiko ordutegian urtea amaitu bitartean. Hilabete hasieran, Santu Guztien egunaren aitzakiarekin bisita gidatu bereziak eskaini ziren “Zarauzko hilerririk zaharrena” ezagutzeko gonbitea eginaz.
Bisita hauen arrakasta ikusita, eta COVID-19a geldiarazteko indarrean dauden neurriek herrigunetik irtetzea ahalbidetzen ez dutela eta, Zarauzko eta Zarautz inguratzen duten herrietako biztanleentzako doako sarrera eskainiko zaie azaroa amaitu bitartean.
ZER IKUSI AHALKO DA?
Sarreraren prezioaren barne doa bisita gidatua, beraz, museoko gida-hezitzaileaz lagunduta museoko bisita egiteko ordubete bat hartzea gomendatzen dizugu.
Zarauzko Arte eta Historia Museoko bisita gidatuan, zarauzko artista adierazgarrienen lanak ezagutzeaz gain, Santa Maria la Real parrokiako aztarnak eta kanpandorrean kokatzen den museoa eta nekropolia bisitatzen dira.
Zarautz bizilekutzat hartu zuten bizilagunen historia ezagutu ahalko da denboran atzera bidaia eginez. Santa Maria la Real parrokiako aztarnategian Burdin Aroko aztarnez gain, 3 tenplu zaharren eta erromatar garaiko aztarna apartak ezagutuko dira. Kanpandorreko bisita Erdi Arorainoko bidaia bat izango da: XIII. eta IX. mendeetako nekropoli ikusgarriaren ezaugarriak ezagutuko dira.
Bisitariak hainbat galderei erantzuna topatuko die: Nor ziren bertan lurperatutako zarauztarrak? Nola bizi ziren? Zer egin zuten erromatarrek Zarautzen? Zergatik ez da hilobirik topatu hainbat mendeetan zehar?
NORK BISITATU AHAL DU?
Museoa publiko guztientzako zabalik dago. Eraikin historikoetan barna egiten den bisita izanik, ez da bisita gomendatzen mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako.
Indarrean dauden COVID-19a geldiarazteko neurriengatik, Zarauzko eta Zarautz inguratzen duten herrietako pertsonek bisitatu dezakete museoa. Herri hauetakoak dira museoa bisitatu dezaketen biztanleak:
- Zarautz
- Getaria
- Aia
- Aizarnazabal
ZEIN DA MUSEOAREN ORDUTEGIA ETA PREZIOA?
Zarauzko Arte eta Historia Museoaren ordutegia azaroa eta abenduan:
- Ostiral eta larunbatak: 10:00-14:00 eta 16:00-18:00
- Igandeak: 16:00-18:00
Ohiko sarrera prezioari %100eko deskontua aplikatuko zaio. Doakoa izango da sarrera eta bisita gidatua azaroan.
NOLA EGIN ERRESERBA?
Bisita gidatuen ordutegia honakoa izango da:
Ostiral eta larunbatak |
12:30 euskaraz |
16:00 gazteleraz |
17:00 euskaraz |
Igandeak |
|
16:00 gazteleraz |
17:00 euskaraz |
Elkargunea: Zarauzko Arte eta Historia Museoa (Santa Maria la Real parrokia ondoko kanpandorrean)
Prezioa: doan
Pertsona kopurua*: taldeko 5 bisitari gehienez
*gehieneko pertsona kopurua aldatu daiteke, uneko segurtasun neurrien arabera.
Baldintzak: musukoa ekartzea derrigorrezkoa izango da.
Erreserbak egiteko eta zalantzak argitzeko: info@menosca.com
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010