Asset Publisher
Back

Aritzbatalde kiroldegiko ikastaroak

Twitter

ARITZBATALDE KIROLDEGIKO HELDU ETA GAZTEEN IKASTAROAK IRAILAREN 28AN HASIKO DIRA

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/09/01

Aritzbatalde Kiroldegiko 2020-2021 ikastaroak irailaren 28an, astelehena, hasiko dira, momentuz, helduei eta gazteei (12-16 urte) zuzendutako eskaintzarekin. Abuztuan zehar, martxoan (COVID19-a medio larrialdi egoera hasi aurretik) ikastaroetan parte hartzen zuten pertsonek aukera izan dute 2020-2021 ikastaroetan izena emateko. Orain, irailaren 1etik 8ra bitartean, udako eskaintzan parte hartu duten erabiltzaileentzat zabaldu da plaza libreetan izen emateko aukera. Gainerako herritarrei izena emateko aukera zabalduko zaie, irailaren 10etik 19ra bitartean.

Leire Arana (EAJ-PNV) Kirol zinegotziak adierazi duenez, “adinekoen doako soinketa eta uretako eskaintza posible baten lanketan ari gara. Bideragarria ikusiko balitz, honen berri emango dugu datozen egunetan”.

Ikastaro guztiak, COVID19 egoera hasi zenetik, bigarren solairuan eskainiko dira, eta sarbidea bigarren solairuko larrialdi eskaileretatik egingo da, udako ikastaroetan egin izan den bezala.

Ikusi HEMEN ikastaroetara etortzeko protokoloak.

Lehorreko ikastaroen prezioak hauexek izango dira 2020 – 2021 ikasturtean: saio 1 astean (14,65 € abonatu / 27,05 € ez abonatu), bi saio astean 29,25 € abonatuak / 54,10 € ez abonatuak) eta hiru saio astean 39,35 € abonatuak eta 65,30 € ez abonatuak.

Honez gain, fitness aretoan express saioak eskainiko dira irailean doan bazkideentzat.

Ikusi hemen express saioen taula.

Irailean segurtasun dinamika bide beretik jarraituko du Aritzbatalde kiroldegiak: %50eko aforoarekin eta, ondorioz, %50eko hobaria aplikatuz bazkideen kuotetan. Abonatuek Zarauzko Udaleko web orritik erreserbak egiteko (www.zarautz.eus) aukera izaten jarraituko dute edo 943 00 51 23 telefonora deituta, aste bete lehenagotik hasita erreserba ordua baino 15 minutu lehenago arte.

IKUSI ERRESERBA TXANDAK HEMEN

Informazio gehiagorako, Aritzbatalde Kiroldegiko harrerara gerturatu, kirola@zarautz.eus posta elektronikora idatzi edo 943 00 51 23 telefonora deitu daiteke.

 


Web Content Display

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010