Asset Publisher

Back Aritzbatalde ikasturte berria

Twitter

IKASTURTE BERRIA HASI DA ARITZBATALDEN

2025/09/25

Aritzbatalde kiroldegiak 2025/26 ikasturteari hasera eman dio eskaintza zabal batekin. Batetik, 42 ikastaro jarri dira martxan, adin tarte guztientzat bideratuta,.

Kolektibo zehatzei zuzendutako ikastaroak ere badaude:

  • Gazteak -> GAZTEFIT, astelehenetan 17:00etan eta GAZTE IGERIKETA, astelehen/asteazken 19:05ean.
  • Adinekoak -> SOINPILATES, astelehen/asteazken/ostiral 08:00etan eta OKI, astelehen edota asteazken 10:30ean).

Ikastaroetako izen ematea Aritzbatalde kiroldegiko harreran egin daiteke eta informazio zehatzagoa 943005123 telefonoan edo kirola@zarautz.eus helbidera idatzita jaso daiteke.

Bestetik, bazkideentzako doako zerbitzuen artean, ondorengo hauek gogorarazten dira:

  1. Doako Oinarrizko entrenamendu  plan indibidualizatuak  eta hauen jarraipena fitness aretoko monitorearekin, astean zehar, 08:30-11:00 eta 17:00-21:30ko ordutegian, eta larunbatetan, 11:30etik 13:30era. Zerbitzu hau Aritzbataldeko harreran eskatuta edo koz@zarautz.eus helbidera idatzita eska daiteke.
  2. Bazkideentzak doako Espress saioak. Hileko eskaintza ohiko komunikazio bideetan (@ZBizia X plataforman, Zarauzko Udaleko webgunean edota Aritzbataldeko panel informatiboetan).
  3. Doako Spining Birtuala ondorengo ordutegian:
    • Astelehena: 08:45 / 10:00 / 20:30
    • Asteartea: 17:00 / 20:00
    • Asteazkena: 20:30
    • Osteguna: 17:30 / 20:00
    • Ostirala: 08:45 / 10:00 / 17:00 / 19:00
    • Larunbata: 12:00

Aritzbataldeko bazkide izan gabe Udalak doan eskaintzen ditu 65+ adinekoentzako soinketa saioak (astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan, 10:30, 11:00 eta 11:30ean, adinaren arabera) eta igerian ikasteko oinarrizko ikastaroak herriko LH1, 2, 3, eta 4 mailetako ikasleentzat.

Inaxio Illarramendi (PSE-EE) Kirol zinegotziaren hitzetan, “aurtengo ikasturte hasiera dimentsio handikoa izateaz gain, kalitatezkoa ere izango da. Kolektibo ezberdinei egokitutako eskaintzak, aniztasun funtzionala dutenei kasu, eta orain artean bezala urte osoan zehar Aritzbataldeko zerbitzu publikoa zaintzeko esku hartzeak ere izango dira, adibidez, azken hilabetean fitness aretoa txukunduz eta material txikia berrituz. Horrela jarraitzea da asmoa, Zarauztarren osasunean inbertituz”.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010