Asset Publisher
Back Aritzbatalde ikastaroak
ARITZBATALDE KIROLDEGIA: “Gu prest, zu?”


2021/08/24
Aritzbatalde kiroldegiak 2021/2022 ikasturteari hasiera irailaren 15ean emango dio, ikastaro eta zerbitzuen eskaintza zabalarekin. Leire Aranak, Kirol zinegotziak azaldu duenez, “aurtengo ikasturteak iazko bide beretik jarraituko du, txanda, aforo muga eta osasun eta higiene neurriekin, egungo errealitateari erantzun eta kirolaz modu seguruan gozatzen jarraitzeko. Hala ere, fitness eta igerileku guneetako txandetara sarrerak malguagoak izango dira ikasturte berrian. Izan ere, udan tornuen bidezko sarrera aktibatu dugu eta honek aukera ematen du erabiltzaileak txandan zehar nahi dutenean sartzeko, eta ez lehen bezala, txanda hasi baina 15 minutu lehenago. Aldaketa txikiak egiten jarraituko dugu osasun egoeraren eta erabiltzaileen beharren arabera”.
2021/2022 Ikastaro eskaintza
Lehorreko ikastaroak irailaren 15ean hasiko dira eta aurten ere bigarren solairuan emango dira. Aurreko urteko ikastarogileek euren plazak erreserbatzeko aukera izan dute udan zehar eta, epe hau amaituta, ikastarogile berriek abuztuaren 31ra arte dute izena emateko aukera, Aritzbatalde Kiroldegiko harreran edo online. Ikastarogile berrien artean plazak bete eta zozketa burutu beharko balitz, hau irailaren 1ean egingo da. Ondoren, plaza librerik geldituko balitz, zuzenean egin ahal izango da izen-ematea.
Bestetik, haurren eta helduen igeriketa ikastaroak urriaren 4an hasiko dira, eta hiruhilekoak izango dira. Izena emateko epea irailaren 2tik 19ra zabalduko da eta zozketa burutu beharko balitz, irailaren 20an egingo da.
Seniorrentzako soinketa ere urriaren 4an hasiko da eta ikastaroen nondik-norakoak irailaren 1etik aurrera azalduko dira, pandemiaren bilakaeraren baitan.
Kiroldegiko eta igerilekuko eskaintza osoa
Kiroldegiko zerbitzuak
Aritzbatalde kiroldegiko zerbitzuek orain arteko funtzionamendu berarekin jarraituko dute, txanda erreserba, aforo muga eta osasun neurriei dagokienean. Udako ordutegia iraila amaiera bitartean luzatuko da.
Gogoratu igerileku ertaineko 17:15eko txanda jolas librerako erabilgarri dagoela udako ordutegiak iraun bitartean, eta fitnesseko erabiltzaileek monitoreari entrenamendu pertsonalizatuak eskatzeko zerbitzua ere martxan dagoela.
Informazio gehiagorako, Aritzbatalde Kiroldegiko harrerara gerturatu, kirola@zarautz.eus posta elektronikora idatzi edo 943 00 51 23 telefonora deitu.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010