Asset Publisher
Back Aritzbatalde igerilekuko obrak
ARITZBATALDE KIROLDEGIKO IGERILEKU HANDIAREN KONPONKETA ETA BERRIKUNTZA LANAK ABIAN DIRA
2024/08/02
Aste honetan hasi dira Zarauzko Aritzbatalde kiroldegiko igerileku handiaren konponketa eta berritze lanak. Denbora igaro ahala, eta urteetan zehar izandako erabileraren ondorioz, igerilekuko instalakuntzak berritzeko beharra daukate.
Azkenekoz 2008an berritutako igerileku honek eskuhartze puntualak izan ditu azken urteetan, instalakuntzaren egitura jasan izan dituen kalteak konpontzeko, eta, orain igerilekuak behar duen konponketa zabala egitea erabaki du Udalak.
Iban San Martin (EAJ-PNV) Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak jakinarazi duen moduan, “Igerilekuan bertan hainbat konponketa lan egingo dira, hala nola, igerileku barneko lurra eta paretak berritzeko. Honez gain, igerilekuko uraren gestioa egiten duen araztegiko instalakuntzak ere berrituko dira”.
Bere aldetik, Inaxio Illarramendi (PSE-EE) Kirol zinegotziak adierazi duenez, “Aritzbataldeko igerilekua kiroldegiko instalakuntza garrantzitsuenetariko bat da eta egunero zarauztar asko pasatzen dira bertatik. Kirol departamentutik lanean jarraituko dugu gure herriko kirol instalakuntzak mantendu, hobetu eta berriak sustatzeko”.
Lan hauen guztizko kostua 270.084,1 eurokoa (BEZ barne izango da) eta bi lotetan banatu da. Alde batetik, TEICAN MEDIOAMBIENTAL S.L. enpresak egingo ditu igerilekuko berrikuntza lanak eta, bestetik, HIDROCONTROL ACONDICIONAMIENTOS DE AGUA, S.L. arduratuko da araztegiko instalakuntzaren berrikuntzaz. Igerilekuko berrikuntza lan hauen iraupena 8 astekoa izango da.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010