Asset Publisher

Back Argitu Tailerra

Twitter

BIRGAITZE ENERGETIKOKO JARDUKETEN BITARTEZ FAMILIEN BIZI-KALITATEA HOBETZERA ZUZENDURIKO ONLINE TAILERRA

2021/05/11

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Energia Argitu programaren esparruan, eta Zarauzko Udalarekin lankidetzan, online tailer bat antolatu du maiatzaren 13an, 18:00etan, etxebizitzen birgaitze energetikoa sustatzeko eta, horrela, bertan bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko.

"Zure etxebizitzarako eraginkortasun handiko birgaikuntza: aurreztu dirua eta osasuna" tailerraren helburua da herritarrei energia-eraginkortasunari buruzko ezagutza eta irizpideak ematea, etxebizitza-eraikinak eraberritzera bideratuta, modu erraz eta ulergarrian.

Birgaitze oso eraginkorrak biztanleen bizi-kalitatean eragiten du, honako arrazoi hauengatik:

- Aurrezpen ekonomikoa handitu egiten da, energia-kontsumoa murriztu egiten baita: etxebizitzaren isolamendua, eraikinaren estankotasuna, aireztapen kontrolatua eta instalazio eraginkorrak hobetzeak energia aurreztea dakar, eta, beraz, energia-kontsumoari lotutako gastua ere murriztu egiten da.

- Etxebizitzetan bizi diren familien osasuna hobetzen da: hezetasunak kontrolatzen dira, kondentsazioak saihesten dira eta patologiak konpontzen dira.

Tailerrean parte hartu nahi dutenek lehenago eman behar dute izena, tailerrean on-line sartzeko aukera lehenago eman behar baita. Horretarako, honako bitarteko hauek erabil daitezke:

• Mezu elektroniko bat idatzi helbide honetara: argi@gipuzkoa.eus

• Telefono zenbaki honetara deitu: 943 11 29 48 / 605 75 76 87

• Informazio osagarria: www.argitu.eus

Nahikoa da interneteko konexioa izatea, ez da programarik deskargatu behar saioa jarraitzeko.

tailerrean sortzen diren galderak edo zalantzak txat-ean idatzi ahal izango dira, eta saioan bertan erantzungo dira, ahal den neurrian. Zuzenean erantzun ezin direnei posta elektronikoz erantzungo zaie.

Saioa euskaraz edo gaztelaniaz jarraitu ahal izango da, itzulpen zerbitzua egongo baita; beraz, parte-hartzaile bakoitzak nahi duen hizkuntza aukeratu ahal izango du.

Tailer horiek Energia Argitu programaren esparruan antolatzen dira, eta helburua kontsumo energetikoak murriztea, eraginkortasuna handitzea eta energia berriztagarriak sustatzea da, modu errazean, Gipuzkoako hainbat sektoretan (etxebizitzak, saltokiak, enpresa txikiak, etab.). Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak lurraldeko hainbat eragileren eskura jartzen ditu hainbat baliabide, hala nola prestakuntza-saioak, on-line tutoretzak, energia aurrezteko eta efizientzia energetikoko gidak, Energia Gipuzkoa programaren webgunea, etab. 2021eko udaberrian, idazki honen xede den tailerraz gain, beste bi online tailer ere egingo dira:

• Energia berriztagarriak zure etxebizitzan, posible da! (Maiatzaren 27an)

• Ibilgailu elektrikoak eta mugikortasun jasangarriko alternatibak (ekainaren 9a)

Deskargatzeko

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010