Asset Publisher
Back Argazki Mostra 2022
OSTIRALEAN HASIKO DA XXX. RAMON IGNACIO SERRAS NAZIOARTEKO ARGAZKI MOSTRA ZARAUTZEN


2022/11/23
Ostiral honetan, azaroaren 25ean, Ramón Ignacio Serras Nazioarteko Argazki Mostraren edizio berri bati hasiera emango zaio. Zarauzko Argazkilari Elkarteak Nazioarteko Mostra hau antolatzen du 1993 urtetik etenik gabe eta, aurten, 30. edizioa ospatuko da. Urte hauetan, ospe handiko artistak izan ditugu gure artean, baita argazkigintzaren arloan ibilbide nabarmena egindakoak ere.
Aurtengoan, lau artistaren lanak egongo dira ikusgai Sanz Enea kultur etxeko paretetan:
- Juan Aldabaldetrecu (Madril)
- Wilco Westerduin (Herbehereak)
- Eli Garmendia (Gipuzkoa)
- Félix Sánchez (Gipuzkoa)
Ostiral honetan emango zaio hasiera erakusketari, 18:00etan ospatuko den irekiera ekitaldiarekin, eta datorren urtarrilaren 22ra bitartean ikusgai izango da, egunero, 18:30etik 20:00etara.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010