Asset Publisher

Back Appa Zarautz erdibidea

Twitter

1.000 DESKARGARA GERTURATZEN ARI DA APPA ZARAUTZ EKIMENAREN ERDIBIDEAN

2023/03/09

Erdibidera iritsi da gaur Zarauzko Udalak antolaturiko Appa Zarautz ekimena. Galdera erantzunen joko honen bitartez herriko gazteen parte hartzea saritzea eta 2030 Plan Estrategikoaren baitan garatzen diren Garapen Jasangarriko Helburuen berri ematea da helburua.

Udalak garaturiko aplikazioaren 846 deskarga egin dira eta 2.392 partida jokatu dira atzo bitartean eta, orain, Appa Zarautzek parte hartzaileen zenbakia gehitzeko aurreikuspenak dauzka bidearen azken txanpara gerturatzen ari denean.

Datorren martxoaren 18ra arte, azken partida jokatuko den egunerarte, posible izango da Appa Zarautz ekimenean parte hartzea, bai eta aurreko egunetako galdera sortak erantzutea. Egunero, zazpi galdera egiten zaizkie parte hartzaileei Zarauzko kultura, aisia, demografia, ingurumena eta bestelako geien inguruan, hiru erantzun posiblerekin.

Erronka honetan parte hartzeko eta eguneroko sarien zozketan sartzeko ez dago inongo adin murrizketarik. Bestalde, jokoaren 18 jardunaldietan zehar eskuragarri jarri diren galdera sorta guztiak erantzun dituzten 14 eta 25 urte bitarteko gazteek, datorren martxoaren 24an Modelo Aretoan egingo den azken ekitaldirako sarrera eskuratu ahal izango dute. Gazteen topagune honetan hainbat emanaldi izango dira azken sarien zozketa dinamizatzeko. Azken zozketa honetan banatuko dira, besteak beste, 6 eta 8 pertsona bitarteko taldeentzako irteerak barkuan, surf ikastaroak, Irisarriland parkerako sarrerak, edota herriko dendetan erabiltzeko kultura, ostalaritza eta bestelako bonuak.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010