Asset Publisher

Back APPA Zarautz 2 edizioa

Twitter

MARTXOAREN 24AN HASIKO DA APPA ZARAUTZ JOKO INTERAKTIBOAREN BIGARREN EDIZIOA

2025/03/19

Zarauzko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzarekin elkarlanean, APPA Zarautz ekimenaren bigarren edizioa aurkeztu du gaur goizean. 2023an gauzatu zen lehen edizioaren arrakasta ikusita, datorren astelehenean, martxoaren 24an emango zaio hasiera galdera-erantzunen jokoaren bigarren edizioari. Apirilaren 10a arte iraungo du, eta egunero, herriko familiei zuzendutako galdera-erantzunak eskainiko ditu, Agenda 2030 plangintzarekin eta mugikortasun jasangarriarekin lotutakoak.

“2030 Agenda eta bertan lantzen diren 17+1 Garapen iraunkorreko Helburuak zuzenean zarauztarrekin lantzeko aukera ematen digu ekimen honek”, adierazi du Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak. “Era honetako ekimen berritzaileek 2030 Agendaren gidalerro estrategikoak herri mailan txertatzeko baliatu nahi ditugu”.

Aurten, ekimena hau ‘Mugikortasuna, Errespetua eta Bizikidetza’ planaren barruan kokatzen da, baita Zarautz 2030 Plan Estrategikoa hedatzeko ekintzen programan barruan ere. Appa Zarautz eguneroko galdera-sistema ezagunean oinarritzen da, Udalak horretarako sustatutako aplikazio mugikorraren bidez gauzatzen dena. Ekimenak 18 eguneko iraupena izango du, Zarautz 2030 Plan Estrategikoan ezartzen diren 17+1 Garapen Iraunkorreko Helburuei erreferentzia eginez, eta parte hartzaileen artean egunero sari bat zozketatuko da –jertseak, biserak, edo tokiko merkataritzan gastatzeko bonoak zozketatuko direlarik -  eta gainera, ekimenaren amaieran familientzako beste bost sari berezi banatuko dira partehartzaile guztien artean.

Mikel Hidalgo, Lehendakaritzako Komunikazio eta Berrikuntza Sozialeko Idazkaritza Nagusiko kideak dierazi duen moduan, “2030 Agenda markoa oso egokia da, erakunde, gizarte eragile eta herritarren arteko lankidetzazko gobernantza sustatuz, proiektu partekatuen bidez, komunitatea indartzeko. Bizi dugun mundu egoeran garrantzi berezia ematen diogu balore demokratiko sendoetan oinarritzen den komunitatea sustatzeari”. Bere aldetik, Iosu Arraiz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Estrategiako zuzendariaren hitzetan, “aldaketa gertukotik eta egunerokotasunetik hasten da. APPA Zarautzek aukera ematen die zarauztar guztiei eraldatzeko prozesuan parte hartzeko, 2030 Agendaren helburuekin bat eginez eta ongizate komunari modu aktiboan lagunduz”.

Esan bezala, APPA Zarautzen bigarren edizio hau ‘Mugikortasuna, Errespetua eta Bizikidetza’ proiektuarekin lotuta egongo da eta, horretarako, Mugikortasunari eta Zarautz 2030 Plan Estrategikoari buruzkoak izango dira ekimen honetan egingo diren galderak.

“Lehen edizioa gazteei zuzenduta egon zen. Aurten, aldiz, familiek zein lagun kuadrillek parte har dezakete, eta 2030 Agendaren gaian zein Mugikortasunetik garatzen ari garen ‘Mugikortasuna, Errespetua eta Bizikidetza’ proiektu berrian zentratuko gara", azaldu du iker Basurko Mugikortasun zinegotziak eta Zarautz 2030 Plan Estrategikoaren arduradunak.

Informazio gehiago -> https://www.zarautz.eus/eu/appa-zarautz

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010