Igande honetan izan du Modelo Aretoak Antzerkia Familian programako denboraldi honetako azken emanaldia. Aretoko azken festa honetarako Tomax Pailazoaren ‘AZKEN FESTA’ emanaldi berezia eskaini zen.
Baina antzerkia ez da hemen amaitzen. Udari begira, areto barrutik kalera irtengo dira ikuskizunak eta jada prest dago familiei zuzendutako uztaileko eta abuztuko egitarau berezia.
Udan emanaldiak Villa Manuelako frontoian izango dira, arratsaldeko 19:00etan. Hona hemen egitaraua: