Asset Publisher
Back Amalur landu saio irekia 02-25
AMALUR LANDU PARTE-HARTZE PROZESUKO SAIO IREKIA OSPATUKO DA JASOTAKO IDEAK ELKARBANATU ETA LANTZEKO


2025/02/18
Amalur parkearen etorkizuna irudikatzeko parte-hartze prozesua abian jarri zenetik, ideiak erein, aukerak irudikatu eta proposamen anitz bildu dira. Lehen saioan, galdetegietako ekarpenetan eta joan den astean zehar gauzatu ziren taldekako dinamiketako ideien jasoketa gauzatu eta antolatu ondoren, unea heldu da horiek mahai gainean jartzeko, gurutzatzeko, nahiak konektatzeko eta orekak bilatzeko; eta, horrela, parke bizia, inklusiboa eta bere paisaia eta komunitatearekin harmonikoa dena lortu.
Horretarako saio ireki bat izango da datorren asteartean, otsailaren 25ean, arratsaldeko 18:00etatik 20:30era. Saioan zehar, parte-hartze prozesuaren galdetegiaren emaitza esanguratsuenak partekatu, taldekako lan dinamikak gauzatu eta prozesuaren hurrengo urratsak azalduko dira.
• 18:00 – Ongi etorria.
• 18:10 – Parte-hartze prozesuaren galdetegiaren emaitza esanguratsuenak partekatuko ditugu.
• 18:30 – Mahai tematikoen eta lan-dinamika kolaboratzailearen aurkezpena.
• 18:45 – Mahaiko elkarrizketak: elkarrizketa, ideiak, proposamenak.
• 19:45 – Ideiak talde handian partekatu.
• 20:15 – Hurrengo urratsak azaldu.
• 20:30 – Agurra.
Aurreko bilera eta dinamiketan parte hartu duten pertsonei naiz gainontzeko herritarrei zabalik izango da saio hau beraz, Zarauzko Udaletik deia egiten zaio interesa duten zarauztar orori lan saio honetan parte hartzeko.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010