Asset Publisher

Back Alkoholaren prebentzio zerbitzua

Twitter

ALKOHOLAREN KONTSUMOARI LOTUTAKO ARRISKUAK PREBENITZEKO ETA MURRIZTEKO ZERBITZUA ESKAINIKO DA ZARAUTZEN

2021/10/14

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Zarauzko Udalak ‘Alkoholaren kontsumoari lotutako arriskuak prebenitzeko eta murrizteko zerbitzua’ eskainiko dute urriaren 16ean Zarautzen. Zerbitzu hau SASOIA elkarteko profesionalek eskainiko dute, modu ibiltarian, gaueko 21:30etatik 00:30etara izango ditugu gure artean.

Ekintza honen helburu nagusiak hauek dira:

- Edari alkoholdunen kontsumoaren normaltasuna murriztea.
- Alkoholaren gehiegizko kontsumoa eta honen ondorioz eratorritako arrisku jokabidea murriztea.

Helburu horiek betetzeko honako gaiak jorratuko dira:

- Alkoholaren eta beste droga batzuen kontsumoak pertsonengan dituzten arriskuei eta kalteei buruzko informazioa emango dute.
- Lege-esparruari garrantzi handia eskainiko zaio: gidatzean baimendutako gehieneko alkohol-tasak, eta horien araberako puntuen galera eta administrazio-zigorrak.
- Alkoholak emakumeen eta gizonen artean eragiten duen ondorio desberdinak azpimarratuko dira, baita organismoak alkoholaren toxikotasuna ezabatzeko duen gaitasuna ere.
- Prebentzio-aholkuak emango dira nerabeentzat eta gazteentzat bereziki.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010