Asset Publisher
Back Alkatearen agerraldia COVID19aren inguruan
"ZER EGINGO DUT NIK EGOERA HONI BUELTA EMATEKO? HORI DA HAUSNARTU BEHARREKOA"
2020/10/30
Xabier Txurruka (EAJ-PNV) Zarauzko Alkateak, agerraldia egin du gaur goizean, COVID-19aren inguruan hartu diren neurriei buruz informatzeko.
"Egoera kezkagarria bizi dugu Euskadin eta baita Zarautzen ere. Kutsadura tasen jarraipena egunero egiten dugu, gaur egun herria 429ko tasan dago, 100.000 biztanleko, laranja kolorean. Egun gutxitara eta azken asteko joera ikusita, gorrira pasa daiteke herria.
Egoera honen aurrean mezu garbi bat luzatu nahi diet zarauztarrei, bakoitzak bere partetik jarri behar du, zer egin dezaket? arau berrien aurrean prentsatu ordez, zer egingo dut nik egoera honi buelta emateko? Zer jarriko dut nik nere partetik hau gelditzeko? hausnartu behar dugu. Norberarengan dago azken finean, arauak bete, distantziak bete, maskara egoki erabili, eskuak sarri garbitu eta ezarritako arauak txukun betetzea. Famili bakoitzak bere parettik jarri behar du, egoera honi hain bezain pronto buelta emateko.
Egoera ezohiko honetan argi ikusten dugu denok, ekitaldi asko ezin direla ospatu. Udalak hainbat erabaki hartu ditu dagoeneko, eragile desberdinetan adostuta. Natur astea, adibidez, ospatuko da, protokolo guztiak zainduko direlako. Baina beste ekitaldi batzuk, jende pilaketak sahiesteko, ezingo ditugu antolatu datozen hilabeteetan: aurten abenduko zubian, ez degu Erdi Aroko Azoka ospatuko, ezinezkoa da. Kross mixtoa ezingo da antolatu ere. AEK-koek aurreratu digute, aurten ezingo dela ospatu Santo Tomas azoka Zarautzen. Gabonetako argiak azaroaren 28an piztuko dira baina hortarako ez dugu ekitaldirik antolatuko aurten. Gabonetara begira, ezohiko gabonak biziko ditugu. Olentzero, Bizarzuri eta Errege Magoekin hitz egiten ari gara, ze aukera dauden aurten Zarautzera etortzeko. Baina ezingo da kabalgata ospatu eta ikusiko dugu haurren gutunak bidaltzeko zein bide bilatu behar den. Denak etorriko dira Zarautzera aurten, baina beste modu batean, hori bai.
Abenduan beste deialdi bat luzatzen genuen udaletik, inauteriei begira, konpartsen entsaioak prestatzen hasteko. Aurten ere, ezingo da konpartsa eta desfilerik antolatu. Horrek ez du esan nahi, inauteriak beste era batean bizitzeko aukera egongo ez denik.
Pandemiak gure jarduera soziala erabat baldintzatzen du eta gure ohiturak zaindu behar ditugu, hortik datozelako kutsadura asko".
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010