Asset Publisher
Back

aldaketak hiribusan

Twitter

ALDAKETAK HIRIBUS ZERBITZUAN, COVID-19aren HEDAPENARI AURRE EGITEKO

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/03/15

Euskadiko osasun-alerta eta Larrialdi Egoera Orokorra oinarri hartuta, gehienez ere, bidaiarien mugikortasun zerbitzuak % 50-ean burutzeko agindua eman du Gobernuak.


Hala, Zarauzko Udalak honako neurri hau gehitu du martxoaren 13an adostutako gomendio eta neurri sortari, COVID-19aren hedapenari aurre egiteko asmoz:


Hiribus zerbitzu publikoan aldaketa orokorrak egitea, agindu berria eman arte.
Hau honela, eta kontuan izanik lan egun batean, astelehenetik ostiralera, guztira 91 espedizio egiten direla Zarauzko Hiribuseko hiru lineen artean: martxoaren 16tik aurrera, eta alertak irauten duen bitartean, larunbatetako eta jaiegunetako ordutegiak aplikatuko dira. Ordutegi horietan 52 espedizio egiten dira eta 1 Lineatik 3 espedizio kenduz eta Linea Mixtotik beste 3, 46 espedizio egingo dira guztira, eskatutako % 50era iritsiz.


Ordutegiak honako hauek izango dira:
- 1. linea: hasiera 8:30ean eta azken espedizioa 20:00etan
- Linea mixtoa: hasiera 8:45ean eta azken espedizioa 19:45ean.

Ordutegi hauek espedizio batekin osatuko dira, Abendaño industrialdera lanera joan behar duten pertsonei zerbitzua bermatzeko asmoz: 1 Lineak 7:30ean 3 Linearen ohiko ibilbidea burutuko du.

Estos horarios se complementarán con una expedición de la Línea 1, las 7:30 horas, que realizará el recorrido de la Línea 3, para poder dar servicio a las personas que tengas que acudir a trabajar a la zona industrial Abendaño.


Azkenik, egunero autobusetan desinfekzioak egiten dituen enpresa bat kontratatu da, eta hidrogel alkoholikoz hornituko dira zerbitzuko langile guztiak.
Zarauzko Udaletik herritarrei gogorarazi nahi zaie, ahal den neurrian, bidaiak mugatzea, osasun gaiengatik, senideak laguntzeagatik edo lanagatik funtsezko joan-etorriak bakarrik eginez.

 


Web Content Display

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010