Asset Publisher
Back Alberto Palomera erakusketa
ALBERTO PALOMERAREN ‘UKIYOTAO METODOA’ ERAKUSKETA IKUSGAI SANZ ENEAN


2021/09/21
Alberto Palomera artista (Barakaldo, 1962) Zarautzera itzuliko da ‘Patafisika Kuantikoa’ri buruzko erakusketa batekin. Sanz Enean egongo da ikusgai irailaren 23tik azaroaren 7ra arte. Patafisikari buruzko eleberri labur bat ere aurkeztuko du erakusketaren osagarri gisa.
Katalogoan dagoen eleberri laburra erakusketa ikusi bitartean irakurtzeko gonbita egiten digu Palomerak, esperientzia estetiko esanguratsuagoa izateko eta artea izanaren sakonetik ezagutzeko. Patafisika sormen-bitarteko gisa ulertzen du Palomerak, eta haren bidez egiten dituen lanetan ezer ez da dirudiena eta denak du hutsaltasun erabilgarriko zentzua. Patafisika "alegiazko soluzioen eta salbuespenek araututako legeen zientzia" da. Hala definitu zuen Alfred Jarryk, patafisikaren sortzaileak, XIX. mendearen amaieran. Eta Palomerak kontzeptu hori erabiltzen du, arte plastikoetara ekarriz, errealitate zehatzagoaren abstrakzio iragazkorrago batean, zeina aldaketan hutsunearen bikoiztasun fisiko mugiezinen batura iragazkorra den.
Erakusketaren izenburua "Ukiyotao Metodoa" da, eta, diziplina anitzeko artista honen aurreko proiektuetan bezala, Palomerak pertsonaia baten bidez aurkezten du bere lana, artistaren beraren transmutazio gisa; kasu honetan, Ukiyotaok egiten ditu Sanz Enean erakusten diren obrak, eta ekialdeko iturrietatik eta Tao eta Zen filosofiatik edaten duen pertsonaia dugu. Erakusketa formatu handiko pinturez eta instalazioez osatuta dago, horien artean eskulturak.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010