Asset Publisher

Back Aisa Ikastaroa 2024

Twitter

ZARAUZTAR BERRIENTZAKO EUSKARARA ETA EUSKAL KULTURARA HURBILTZEKO IKASTAROA ESKAINIKO DU UDALAK

2023/10/26

Zarauzko Udalak euskarazko AISA ikastaroa antolatu du herrira etorritako bizilagun berrientzat.

Ikastaro honen helburua euskarazko oinarrizko esamoldeak ikastea da: hitzak, agurrak... euskal kultura ezagutzen duten bitartean.

Horrela, ikastaroak guztira 60 orduko iraupena izango du, azaroaren 13tik otsailaren 5era.  Astelehenetan, astearteetan eta ostegunetan, goizeko taldea 9:30etik 11:30era eta arratsaldekoa 18:00etatik 20:00etara.

Izena emateko epea urriaren 30etik azaroaren 6ra zabalik egongo da, Udaleko Gizarte Zerbitzuetan (Zigordia kalea, 33), telefonoz (943 005 127) edo emailez (immigrazioa@zarautz.eus).

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010