Asset Publisher
Back Desgaitasuna eta mendekotasuna
Desgaitasuna eta mendekotasuna
Informazioa
Mendekotasun edo/eta desgaitasun egoera bat duen pertsona batekin edozein esku-hartze egin aurretik balorazioa egiten da. Gipuzkoako Foru Aldundia da pertsona bakoitzaren mendekotasun edo desgaitasun mailaren balorazioa ematen duena. Gizarte Zerbitzuetan mendekotasuna edo/eta desgaitasuna duten pertsonei informazioa eta orientazioa eskaintzen zaie eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetatik bideratzen da balorazio eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundira.
MENDEKOTASUN EGOERAN DAUDEN PERTSONAK ZAINTZEKO PRESTAZIO EKONOMIKOAK
Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legean onartutako prestazio ekonomikoak honako hauek dira:
- Familia inguruneko zaintzetarako prestazio ekonomikoa: Familia ingurunean zaintzeko prestazio ekonomikoa da. Diru-laguntza hau mendeko pertsona zaintzeaz arduratzen den eta bizikide den familia inguruneko senitartekoei zuzenduta dago.
- Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa: Mendekotasuna duen pertsonari, eguneroko bizitzan laguntza emateko familia artekoa ez den pertsona baten kontrataziorako laguntza ekonomikoa da.
- Zerbitzuari loturiko prestazio ekonomikoa: Foru Aldundian egoitza edo eguneko zentroko plaza publikoa eskatu eta plazaren zain egon bitartean modu pribatuan kontratatutako plaza baten kostuarekin laguntzen da.
FAMILIA GIROAN MOLDATZEKO BALIABIDEAK MENDEKOTASUN EDO/ETA DESGAITASUN EGOERAN DAUDEN PERTSONENTZAT
Etxez etxeko laguntza:
Eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko zailtasunak dituzten pertsonei eta beraien senideei zuzendutako zerbitzua da. Etxean bertan laguntza eskaintzen da eta ahal den bitartean norberaren etxean bizitzen jarraitzea ahalbideratzen du.
Tele asistentzia:
Pertsonei eta euren senideei segurtasuna eta berehalako laguntza eskaintzeko zerbitzu bat da. Tresna berezia da, larrialdi edo egoera irregular batean dei bat egiteko aukera ematen duena. Tresna honek sakagailu bat dauka. Egindako deia SOS-DEIAK zerbitzuak hartzen du. Horrela, eskaera jasotzen duenean, arazoa konpon dezakeen pertsona edo zerbitzuarekin harremanetan jartzen da (familia, medikua, anbulantzia...).
Sendian programa:
Mendeko pertsonak zaintzen dituzten senideentzako laguntzak dira: laguntza psikologikoa, talde laguntza, egoitzetan egonaldi laburrak eta aste-bukaeretako eguneko zentroa.
Aldi baterako egonaldiak:
Zerbitzu honen bidez etxean mendekotasun egoeran bizi diren pertsonak aldi baterako egoitza zentro batean sartzen dira zaintzan dauden familiei atseden-aldia eskainiz.
Laguntza teknikoak:
Etxean eta ingurunean irisgarritasuna, mugikortasuna eta zaintza bermatzeko gailuak osatzen duten laguntzak dira (ohe artikulatuak, dutxarako aulkiak, aulkiak, ibilgailuen egokitzeak e.a.) Helburua bizi-kalitate hobetzea da eta eguneroko gauzak egiteko autonomia erraztea.
Desgaitasuna eta/edo mendekotasuna duten pertsonentzat eguneko zentroak:
Eguneko zerbitzuak eskaintzen dira. Zehazki honako hauek:
- Etxetik zentrorako joan etorriak egiteko garraioa.
- Bazkaria.
- Autonomia gradua mantendu edo hobetzeko programak.
- Familiari laguntzeko zerbitzua eta gizarte babesa.
OSTATU ALTERNATIBOAK EGOITZAK
Egoitza hauetan bizilekua, mantenua eta zaintza ematen zaie. Honako zerbitzu hauek eskaintzen dituzte:
- Ostatu zerbitzuak.
- Zaintza pertsonaleko eta banakako laguntza zerbitzuak.
- Mediku eta erizaintza zerbitzuak: balorazioa eta jarraipena.
- Zerbitzu psikosozialak.
DESGAITASUN EGOERAN DAUDEN PERTSONENTZAT AISIALDI PROGRAMAK
KUKUFRAKA AISIALDI PROGRAMA
Aisialdi programa hau dibertsitate funtzionala duten gaztetxoei zuzenduta dago 12 urtetik 20 urte bitartera, beste aisialdi eskaintzetan parte hartzeko zailtasunak dituztenean.
Hauexek dira programa honen ezaugarriak :
- Urritik ekainera burutuko da.
- Larunbat arratsaldetan izango da, hamabostero.
- Topalekua herriko Gaztelekuan izango da, Zigordia kalea 34. Aisialdia beste espazioetara zabaldu ahal izango da, eguraldia eta ekintzen arabera.
- Gabonetako eta Aste Santutako oporretan zerbitzuek moldaketak izan dituzte.
Udalak duen aisialdi programa honez gain, 18 urtetik gorako pertsonentzat Atzegik, Zarauzko herrian Txolarte aisialdi programa dauka. Informazio gehiago: www.atzegi.org
UDALEKU IREKIAK: BEHAR BEREZIAK DITUZTEN HAUR ETA GAZTEENTZAKO.
12 urtetik gora dibertsitate funtzionala duten haur eta gazteei zuzenduta dauden udaleku irekiak dira. Aisialdiko jarduerak burutzen dira (jolasak, eskulanak, ibilaldiak...) . Zerbitzua uztailean eta abuztuan ematen da.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010