Gure herrian gertatutako eraso homofoboaren salaketaren aurrean, Zarauzko Udalak, biktimari bere babes osoa eta hurbiltasuna adieraztearekin batera, gure gaitzespenik irmoena adierazi nahi dugu.
Zarauzko Udalak, erakunde gisa, argi eta garbi adierazten du ez duela inondik ere onartuko sexu askatasuna eta giza eskubideen aurkako urraketarik, eta bere esku dagoen guztia egiten jarraituko du jokabide hauek gure gizartetik desagerrarazteko.
We use own and third party cookies for operational and functional purposes, as well as analytics ones in order to optimize this web. You can accept them or configure which ones you want to disable.