Asset Publisher
Back Abendañoko behin-behineko birigilgunea
BEHIN-BEHINEKO BIRIBILGUNEA JARRIKO DA AIZIAZPI ETA URTETA KALEEN BIDEGURUTZEAN


2021/05/31
Joan den martxoan 18ko Franstsesbidearen irekierarekin, behar berriak sortu dira Abendaño eta Errotaberri poligonoetan. Horietako bat da Aiziazpi eta Urteta kaleen arteko bidegurutzea. Zirkulazioaren aldaketaren ondorioz, trafikoak gora egin du gune honetan eta, horrez gain, autokarabana aparkaleku berria bertan kokaturik dago.
Hau guztia kontuan hartuta, bidegurutze honetan behin-behineko biribilgune bat kokatzea erabaki du Zarauzko Udalak. Aste honen amaieran hasiko dira biribilgunea egokitzeko lanak.
“Frantsesbidearen irekierarekin Errotaberri eta Abendaño poligonoetara datozen ibilgailuen ehuneko handi bat Zarazko erdigunetik atera dugu, eta hau ahalbidetzeko lanean jarraitu behar dugu” adierazi du Iker Basurko (EAJ-PNV) Mugikortasun zinegotziak. “Aiziazpi eta Urteta kaleen bidegurutzean biribilgunea ezartzeak bertako trafikoa arintzen eta segurtasuna handitzen lagunduko du”.
Mugikortasun departamentuak behin-behineko biribilgune honen bilakaeraren jarraipena egingo du datozen hilabeteetan zehar eta emaitzak ikusirik, bidegurutzearen etorkizunerako amaierako erabakia hartuko du.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010