Asset Publisher
Back Abandonaturiko Bizikletak
ABANDONO ZANTZUA DAUKATEN BIZIKLETEN IDENTIFIKAZIO LANAK HASIKO DITU UDALTZAINGOAK


2022/03/14
Zarauzko Udaltzaingoak aste honetan ekingo dio herrian zehar abandono zantzua daukaten bizikletak identifikatu eta erretiratzeko kanpainari. Azken urteetan egin den moduan, kanpaina honen helburua herrian zehar dauden abandonaturiko bizikletak identifikatzea eta kaleetatik ateratzea da, honela bizikleteroetan toki gehiago egon dadin bizikleten erabiltzaileentzako eta Zarauzko kaleen itxura hobetzeko.
Kanpainaren lehen fase honetan, Udaltzaingoa Zarauzko gune desberdinetan zehar ibiliko da abandono zantzua daukaten bizikletak identifikatuz eta hauei pegatina gorri bat ezarriz. Bigarren fase batean jada, oraindik pegatina daramaten eta toki berean dauden bizikletak kaleetatik erretiratuko dituzte.
Aurtengo kanpainari aste honetan emango zaio hasiera, Udaltzaingoa Alde Zaharretik hasiko delarik ikuskaketarekin. Datozen asteetan Zarauzko beste guneetara ere zabalduko da behaketa.
Zure inguruan aspalditik abandonaturik dirudien bizikletaren bat ikusten baduzu, argazkia eta leku zehatza bidal ditzakezu honako helbide elektronikora: udaltzaingoa@zarautz.eus.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010