Asset Publisher

Back 9.000 euroko dirulaguntza Saharautzi

Twitter

ZARAUZKO UDALAK 9.000 EUROKO DIRULAGUNTZA EMAN DIO SAHARAUTZI

2021/01/05

Zarauzko Udalak, 9.000 euroko dirulaguntza eman dio Saharautzi, Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan bizi duten larrialdi humanitarioei aurre egiteko.

Patxi Elola (PSE-EE) Kooperazio zinegotziaren esanetan “berri kezkagarriak datoz Mendebaldeko Saharatik. Gerra hotsak entzuten dira eta orain dela gutxira arte gurera uda pasatzera etorritako haur alai horiek, orain, dagoeneko koskortuta, armak hartzera deitu dituzte Maroko gobernuaren eraso berri bati aurre egiteko”.

Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan egoera latza dela gaineratu du Elolak. Berez, erbesteratze amaiezinak eragindako larrialdiari, orain COVID-19a eta guda gehitu behar zaizkio eta.

“Zarauzko Udalak ez dio Saharako herriari egoera zail honetan bizkarra eman nahi eta SAHARAUTZEN bitartez laguntza humanitarioa bidaliko du kanpamenduetara: horrela, Udalak 9.000 euroko dirulaguntza eman dio Saharautzi mota askotariko elikagaiak eta garbitasun gaiak erosi eta kanpamenduetara garraiatzeko” gaineratu du Kooperazio zinegotziak.

“Normaltasunera bueltatu eta berriro Saharako errefuxiatuen kanpamenduetako haurrak Zarautzera etortzea eta Sahara Gara eguna ospatu ahal izatea espero dugu aurten” esan du zinegotziak.

“Nolanahi ere, Zarautzen bizirik daukagu Saharako herriaren aldarrikapen historikoa, behingoz erbesteratze bidegabe horrekin amaitu eta beraien herri libre batera bueltatu daitezen” amaitu du Elolak.

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010