80 negozio Erosi Zarautzen bonu programan
80 NEGOZIO BAINA GEHIAGO ATXIKITU DIRA “EROSI ZARAUTZEN 2020” BONU PROGRAMARA


2020/06/18
Laster jarriko da martxan "Erosi Zarautzen bonuak 2020" programa. Oraingoz 80 negozio baino gehiago atxikitu dira. Izena emateko epea ekainaren 22ra arte luzatu da.
Hala, Alarma Egoeran itxi behar izan duten, edo 2019 urtearekin alderatuta (denbora tarte berean) %40a baino gehiagoko galerak izan dituzten Zarauzko zerbitzu eta merkataritza establezimenduek kanpaina honetara atxikitzeko aukera izango dute. Horretarako, Zarauzko Udaleko web orrialdean (www.zarautz.eus) edo Merkataritza/Garapen Arloko Bulegoan (Salegi Kalea 14) eskuragarri izango den dokumentua bete eta entregatu beharko dute, aurrez aurre bulegoan (Salegi Kalea 14) zein emailez (gatc@zarautz.eus). Bulegoaren ordutegia 9:30etik 15:00era izango da.
Guztira, Zarauzko Udalak 90.000 euroko inbertsioa burutuko du, 30 euroko balioa duten 9.000 bonoetan. Bonoak saltoki bakoitzak emango dizkie zuzenean erosleei, 30 euroko erosketa minimoa egiten dutenean; hala, erosleak 20 euro ordainduko ditu eta udalak beste 10 euroak.
Bilatuenak
- Larrialdiak112
- Udaltzaingoa943 005 115
- Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010