Asset Publisher

Back 44 Lizardi Saria Martxan

Twitter

MARTXAN DA LIZARDI SARIAREN 44. EDIZIOA

2025/04/03

Dagoeneko martxan da Lizardi Sariaren 44. edizioa. Sariak haur eta gaztetxoentzako literatura suspertzea du helburu, eta bi diziplinak urtez urte txandakatzen dira. Aurtengo edizioa gazte literatura saria izango da, 13-17 urte arteko irakurleei zuzendutakoa.

Lanak uztailaren 14a bitartean aurkeztu daitezke, bai posta bidez, baita posta elektronikoz ere, oinarrietan aipatzen diren baldintzen arabera, betiere.

Lanek jatorriz euskaraz idatziak izan behar dute, originalak, argitaragabeak eta beste lehiaketetan saritu gabeak. Partaide bakoitzak lan bat baino gehiago aurkeztu dezake, eta irabazleak 5.500 euro jasoko ditu. Informazio gehiago: www.zarautz.eus

Alaine Agirrek jaso du 43. Lizardi Saria

Atzo arratsaldean 43. Lizardi Sariaren sari banaketa ekitaldia ospatu zen eta, bertan, Alaine Agirrek saritu zen joan den urteko edizioko garaile bezala. Idazle bizkaitarrak 5.500 euroko saria izan du eta, liburua argitaratzerakoan, Zarauzko Udalak 1.000 euro gehiago jarri ditu ilustratzailearen lana ordaintzen laguntzeko.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010