Asset Publisher

Back 41 Lizardi Saria sari banaketa

Twitter

IGANDEAN OSPATUKO DA 41 LIZARDI SARIAREN SARI BANAKETA MODELO ARETOAN

2023/03/29

Igande honetan, apirilaren 2an, Haur eta Gazte Literaturaren Nazioarteko egunarekin bat eginez, aurtengo Lizardi Sariaren sari banaketa ekitaldia ospatuko da Modelo Aretoan.

Honela, igandeko ekitaldian, Yolanda Arrietak jasoko du Mari Gonagorri eta hamazazpi berri lanarekin irabazitako 41. Lizardi Saria. Sarituak, Jose Luis Zumetak artistak egindako laminarekin batera, 5.500 euro jasoko ditu, eta Udalak beste 1.000 euro ere bideratu ditu Denon Artean argitaletxeak argitaratu duen lanean Enrique Morente ilustratzailearen lana ordaintzeko.

Ekitaldian, Castillo Suarez epaimahaikideak Arrietaren lana irabazle hautatzeko epaimahaiak egindako balorazioaren berri emango du, Miren Agur Meabek haur eta gazte literaturaren inguruan egindako manifestua irakurriko du eta Zarauzko Imanol Urbieta Musika Eskolako musikariek ere parte hartuko dute.

Ekitaldia 12:00etan izango da Modelo Aretoan eta sarrera doakoa izango da, aretoaren edukiera bete arte.

42. Lizardi Sariaren aurkezpena

Aurtengo irabazlea saritzeaz gain, igandeko ekitaldian Lizardi Sariaren hurrengo edizioari hasiera ere emango zaio. Lizardi Sariaren 42. edizioan Gazte Literaturaren txanda izango da.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010