Asset Publisher

Back 41 Lizardi Saria martxan

Twitter

MARTXAN DA LIZARDI SARIAREN 41. EDIZIOA

2022/04/04

Lizardi Sariaren 41. edizioa aurkeztu zen larunbatean Modelo Aretoan. Ibilbide luzea egin du sariak, ehundaka izan dira aurkeztutako lanak eta makina bat saritutakoak, hasi berri zein izen handiko idazleak.

Urtero txandatuz joaten da haurrei eta gazteei zuzendutako literaturaren artean, eta aurtengo Lizardi Sariaren edizioan Haur Literaturari zuzendua izango da.

Sariaren kopurua 5500 euro dira eta hemendik aurrera, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako ebazpen baten ondorioz, sariak ez du atxikipenik izango. Saridunak lanarentzat argitaletxea eta ilustratzailea hitzartutakoan, Udalak 1000 euro ordainduko dizkio ilustratzaileari liburuaren bikaintasuna bermatze aldera.

Sariketan parte hartzeko, ondorengo baldintzak beteko dituzte literatur obrek:

  • Haurrentzako ipuina izatea, 7-12 urte arteko irakurleentzat.
  • Luzera: 22.000-34.000 karaktere bitartekoa.
  • Jatorriz euskaraz idatzia.
  • Obrak originalak, argitaragabeak eta beste lehiaketetan saritu gabeak izango dira.

Parte hartu nahi izanez gero, lan bidaltzeko epea uztailaren 14ean amaituko da eta epaia irailaren 30ean jakitera emango da. Sari emate eguna apirilaren 2an finkatu da Modelo Aretoan, Nazioarteko Haur eta Gazte Literatura egunarekin bat eginez eta urtero idazle bati haur edo gazte literaturaren inguruko manifestu bat eskatuko zaio, sari emate egunean irakurtzeko.

40. edizioaren sari banaketa

Larunbatean Modelo Aretoan ospatu zen sari emate ekitaldian Patxi Zubizarretak Leire Bilbao idazlearen eskutik jaso zuen 40. Lizardi Saria. Ekitaldian, Alex Gurrutxagak, epaimahaiak Zerria lana hautatzearen epaiaren arrazoiak azaldu zituen eta Ainhoa Garayar biolin-jole zarauztarrak Lizardiren Izotz Ondoko Eguzki joz osatu zuen ekitaldia.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010