Asset Publisher

Back 40 Lizardi Sari banaketa

Twitter

LARUNBAT HONETAN JASOKO DU PATXI ZUBIZARRETAK 40. LIZARDI SARIA

2022/03/31

Larunbat honetan, apirilaren 2an, Haur eta Gazte Liburuaren Egunarekin batera, Lizardi Sariaren ekitaldia izango da. Bertan, besteak beste, azken edizioko sari banaketa egingo da.

Honela, larunbatean, Patxi Zubizarretak 40 Lizardi Saria jasoko du Zerria lanarengatik. Sarituak 5.500 euroko saria jaso du Zarauzko Udalaren partetik, eta beste 1.000 euro bideratu dira Erein argitaletxeak publikatu duen argitalpenean Antton Olariagak egindako liburuaren ilustraziotarako.

Bigarren aldiz irabazi du Zubizarretak Lizardi Saria. Aurrekoa, 20 urte lehenago, 1991ean, Matias Ploff-en erabakiak lanarekin.

Larunbateko ekitaldian Alex Gurrutxagak (epaimahaikidea) emango ditu epaimahaiaren azalpenak liburuaren saritzearen inguruan eta Leire Bilbao idazleak, pasa den urtean hasitako dinamikarekin jarraituz, berak idatziriko Haur Literaturaren aldeko manifestu bat irakurriko du.

Ekitaldian Ainhoa Garayar biolin jole zarauztarra izango da Lizardiren testuetan oinarritutako hiru kanta herrikoi jotzeko.

Sari banaketa eguerdiko 12:00ean hasiko da Modelo Aretoan eta sarrera doakoa izango da.

41 Lizardi Sariaren aurkezpena

Sari banaketarekin batera, ekitaldi honetan 2022. urteko 41 Lizardi Sariaren aurkezpena ere egingo da. Aurten, haur literaturaren txanda izango da eta datorren astean argitaratuko dira edizio honen oinarriak eta parte hartzeko jarraitu beharreko pausuak.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010