Asset Publisher

Back 24 Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketa

Eguzki Izarra - 24 Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketa

Informazioa

2023/05/5 -> Esleituriko etxebizitzak

Zozketan suertaturiko zenbaki bakoitzari esleituriko etxebizitzen zerrenda argitaratu da.

Behin behineko zerrenda - ONARTUAK Zozketa - ESLEITURIKO ETXEBIZITZAK

2023/04/28 -> Zozketaren emaitzak

Zozketan suertaturiko zenbakien zerrenda argitaratu da.

Behin behineko zerrenda - ONARTUAK Zozketa - EMAITZAK (1 kupoa)

Behin behineko zerrenda - ONARTUAK Zozketa - EMAITZAK (2 kupoa)

 

2023/04/26 -> Zozketa

 

2023/04/20 -> Zozketaren deialdia

Iñurritzako 24 Babes Ofizialeko Etxebizitzen eta Tasaturiko 36 etxebizitzen zozketa apirilaren 26an, asteazkena, gauzatuko da. Zozketa zuzenean jarraitzeko aukera izango da Modelo Aretoan, 17:30etik aurrera, edo streaming bidez.

Behin behineko zerrenda - ONARTUAK Zozketa - DEIALDIA

Behin behineko zerrenda - ONARTUAK Zozketa - 24 BOE ZOZKETARAKO ZENBAKIAK (1. kupoa)

Behin behineko zerrenda - ONARTUAK Zozketa - 24 BOE ZOZKETARAKO ZENBAKIAK (2. kupoa)

Behin behineko zerrenda - ONARTUAK Zozketa - ETXEBIZITZEN ZERRENDA (1. kupoa)

Behin behineko zerrenda - ONARTUAK Zozketa - ETXEBIZITZEN ZERRENDA (2. kupoa)

 

2023/04/19 -> Behin betiko zerrendak

Partaide onetsi eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratu dira, eta onarturiko eskaera hauek izango dira jarraian egingo diren zozketan sartuko direnak. Datozen egunetan, eskaera bakoitzari ausazko zenbaki bat esleituko zaio, eta hori erabiliko da zozketa bidez sustapeneko etxebizitzak esleitzeko oinarri gisa.

 

Behin behineko zerrenda - ONARTUAKBehin betiko zerrendak - EBAZPENA

Behin behineko zerrenda - ONARTUAKBehin betiko zerrendak - ONARTUAK (1 kupoa)

Behin behineko zerrenda - ONARTUAKBehin betiko zerrendak - ONARTUAK (2 kupoa)

 

2023/03/24 -> Behin-behineko zerrendak

Partaide onetsi eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratu dira. Zerrendak hamar egun baliodunez argitaratuko dira Zarauzko Udaleko iragarkien taulatan eta Udalaren webgunean, baita Zarautz-lurren bulegoan ere.

Hamar eguneko epea egongo da erreklamazioak aurkezteko, 2023ko martxoaren 27an hasiko da eta 2023ko apirilaren 12a izango da azken eguna erreklamazioak aurkezteko. Erreklamazioa idatziz egin beharko da Zarautz Lurren bulegoan, bakoitzaren arrazoiak oinarritzeko egokitzat jotzen diren dokumentu frogagarriekin batera.

Behin behineko zerrenda - ONARTUAK Behin-behineko zerrendak - IÑURRITZAKO ERREGIMEN OROKORREKO 24 BOE (ebazpena)

Behin behineko zerrenda - ONARTUAK Behin-behineko zerrendak - Onartuak (1 kupoa) IÑURRITZAKO ERREGIMEN OROKORREKO 24 BOE

Behin behineko zerrenda - ONARTUAK Behin-behineko zerrendak - Onartuak (2 kupoa) IÑURRITZAKO ERREGIMEN OROKORREKO 24

2023/02/23 -> Prozeduraren inguruko informazio gehigarria

Martxoaren 22tik aurrera, behin behineko zerrendak jendaurrean jarriko dira eta 10 lan eguneko epean antzemandako akatsak zuzendu ondoren, behin betiko zerrendak argitaratuko dira.

Zozketa apirila bukaeran izango dela aurreikusten da. IÑURRITZA eremuan etxebizitzak esleitzeko 2 prozedurentzat (24BOE eta 36 ET), zozketarako deialdi bakarra egingo da. Halaber, 2 zozketak ekitaldi berean egingo dira eta 2 prozeduretan izena eman duten pertsona guztiek bi zozketetan parte hartuko dute.

Ondorioz, norbaiten zenbakia 2 zozketetan zorteduna balitzateke, bietako bati uko egin beharko lioke. Kasu honetan, uko egiteak eragiten dion etxebizitza, itxaron zerrendan dagoen pertsonaren esku jarriko da.

2023/02/20 -> Oinarriak argitaratu

2023ko otsailaren 20ean argitaratu dira zozketaren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Gaurtik aurrera 30 egun naturaleko epea zabaltzen da Erregimen Orokorreko Babes Ofizialeko Etxebizitza hauen zozketan izena emateko. Izen ematea gauzatzeko azken eguna martxoaren 22a izango da.

Behin behineko zerrenda - ONARTUAK Oinarriak - IÑURRITZAKO ERREGIMEN OROKORREKO 24 BOE

Behin behineko zerrenda - ONARTUAK Behin behineko kalifikazioa - 24 BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZA

Behin behineko zerrenda - ONARTUAK Izen emateko inprimakia - 24 BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZA

INFORMAZIOA

2023ko urtarrilaren 24an egindako bilkuran, Zarauzko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak onespena eman zion Amenabar Taldeak sustaturiko 13.2 —Iñurritza— areako Eguzki Izarra jarduera integratua urbanizatzeko proiektuari. Sustatzaileak dagoeneko aurkeztu du Udalean babesturiko etxebizitzen proiektua, eta zozkatuko diren etxebizitzen programa honela banatuta dago:

  • ERREGIMEN OROKORREKO BABES OFIZIALEKO 24 ETXEBIZITZA:
    o    Bi logelako etxebizitza 1, mugikortasun murriztu iraunkorra duten pertsonentzat gordetakoa (etxebizitza egokitua)
    o    Bi logelako etxebizitza 1
    o    Hiru logelako 22 etxebizitza

Udalak Zarautz Lur, S.A. Udal Etxebizitza Bulego Publikoari enkargatuko dio Babes Ofizialeko Etxebizitza eskatzaileen eta Etxebizitza Tasatuen eskatzaileen zerrendak sortzea. Esleipen-prozeduraren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik, 30 egun naturaleko epea irekiko da ETXEBIDE Babes Publikoko Etxebizitzak esleitzeko Zerbitzu Publikoan izena emanda dauden pertsonak eta bizikidetza-unitateak zerrendetan sartu ahal izateko.

Zerrendan izena emateko, eskatzaileek honako baldintza orokor hauek bete beharko dituzte:

  1. ETXEBIDE Babes Publikoko Etxebizitza Esleitzeko Zerbitzu Publikoaren Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alta emanda egotea zozketaren oinarriak onartu ziren egunerako.
  2. EGOITZA: Zarautzen erroldatuta egon beharra. Zozketaren oinarriak onartu ziren egunetik zenbatzen hasita, etengabe gutxienez 5 urtez edo, etenaldiekin edo gabe gutxienez 10 urtez egon beharko du erroldatuta bizikidetza-familiako kideren batek.
  3. ERRENTA: 2021eko ekitaldiko diru-sarrera haztatuak hartuko dira kontuan eta Erregimen Autonomikoko Etxebizitza Tasatuen onuradunen gehienezko diru-sarrera haztatuak 39.000 euro izango dira eta gutxienekoak, aldiz, 12.000 euro.

Izen ematea

Eskaera orria modu presentzialean aurkeztu daiteke Zarautz-lurren bulegoan (Salegi kalea 14) edo modu telematikoan, Udalaren web atariko egoitza elektronikoaren bitartez.

Pertsona edo bizikidetza-unitateko eskaera bakarra onartuko da. Dokumentazio guztia salerosketako kontratu pribatua sinatu baino lehen aurkeztu beharko da.

Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izena emateko eskaera, eskaera-eredu ofizialean aurkeztuko da. Eredu hori eskura egongo da Zarautz-lurren bulegoan (Salegi kalea 14), Amenabarren bulegoetan (Donibane plaza 7), udal webgunean eta sustatzailearen webgunean.

Prezioak

Babes Ofizialeko Etxebizitzek izango duten gehienezko prezioa 177.402,32 eurokoa (BEZ gabe) izango da. Etxebizitzarekin batera, garajea eta trastelekua gehitu beharko dira prezio honetara.

Zarautz Lur

Salegi kalea 14, 20800 Zarautz

943 00 51 29

Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera -> 8:30 - 14:30.
Asteazkenak -> 16:00 - 18:00.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010