Asset Publisher
Back 2023 Inauteriak
ZARAUZKO UDALA HASI DA INAUTERIEI BEGIRA LANEAN


2022/11/28
Abenduan sartzear gaude eta Udala jada hasi da lanean Zarauzko Inauteriak prestatzeko. Urtero bezala, jai honen baitan, bi ekimen antolatzen dira: Konpartsa eta kartel lehiaketa.
Aurtengo konpartsaren gaia ‘Moulin Rouge’ izango da. Izen emate epea gaur bertan ireki da eta datorren abenduaren 14ra bitartean egongo da zabalik. Gehienez 190 pertsonarentzako tokia egongo da, 8 urtetik gorakoek hartu ahal izango dute parte eta 10 €-ko prezioa izango du pertsonako. Entseguak abenduaren 18an hasiko dira eta Aritzbatalde kiroldegiko frontoian egingo dira.
Konpartsan parte hartzeko interesa duten pertsonek jaiak@zarautz.eus helbidera idatzi beharko dute.
Kartel lehiaketa ere martxan
Bestalde, martxan da 2023 Inauterietako kartel lehiaketa ere. Lehiaketa hau, urtero, Euskalduna taberna eta Zarauzko Udalaren artean antolatzen da eta, ohikoa den bezala, hiru sari izango dira: lehenengo saria (300 €), bigarren saria (100 €) eta publikoaren saria (afaria bi pertsonentzako).
Kartelak entregatzeko azken eguna urtarrilaren 23a izango da eta Euskalduna Tabernan edo Turismo Bulegoan jasoko dira, oinarrietan zehazten den formatuan.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010