Asset Publisher

Back 2022 Inauterietako egitaraua

Twitter

ZARAUZKO UDALAK INAUTERIETAKO ASTEBURUKO EGITARAUA AURKEZTU DU

2022/02/17

Datorren astean ospatuko dira Inauteriak Zarautzen eta Udalak, herriko eragile desberdinekin batera, osaturiko egitaraua jakinarazi du.

“Lehengo urteko hutsunearen ondoren, aurten gogotsu gaude Inauteriak ospatzeko” adierazi du Leire Arana (EAJ-PNV) jarduneko Jai eta Ekitaldietako zinegotziak. “Zarauztar guztiok gozatzeko egitarau anitza eta zabala prestatzen saiatu gara herriko hainbat eragilerekin elkarlanean”.

Egitarau bateratu honen parte dira Zarauzko Udala, HAIZE ORRATZ Gaztelekua, LUDOTXO Ludoteka, ZUREKIN Elkartea, EUSKALDUNA taberna, JALGI dantza taldea, ZEBE Zarauzko Erraldoi eta Buruhandien Elkartea eta MARISA MERINO Dantza Eskola.

Bestalde, Inauterietako kartel lehiaketan parte hartu duten kartel guztiak ikusgai egongo dira datozen egunetan Euskalduna Tabernan.

Hau da 2022ko Inauterietako egitaraua:

OTSAILAK 25, OSTIRALA

16:30 – 19:30 (Ludotxo ludoteka): Makillaje saioa eta mozorrotzea ludotekako materialarekin, 4-8 urte bitarteko haurrentzat.

18:45 (Musika Eskolatik aterata): “Galtxagorrien jaitsiera” Jalgi dantza-taldearen eta Zarautz TRIK-en eskutik.

OTSAILAK 26, LARUNBATA

12:00 (Modelo Aretoko balkoia): Koxme baleak txupinazoa botako du, Joselontxos txarangak girotuta.

12:00 – 14:00: Joselontxos txarangak herriko kaleak alaituko ditu.

17:00 – 20:00 (Ludotxo ludoteka): Mozorro lehiaketa, makillajea eta desfilea, 9-11 urte bitarteko haurrentzat.

17:30 (Alde Zaharra)*: Inauterietako V. Konpartsa: UDA GIRO
*Euria egingo balu, igandean egingo litzake, 13:00etan.

18:00 – 20:30 (Gaztelekua): Inauteri jaia: DJ nerabeen emanaldiak eta mozorro-lehiaketa (taldekoa, originalena eta #zuzeukiña), 12-18 urte bitarteko nerabeentzat. Gaia: ITSASOA.

19:00 (Musika plaza): Mozorro-lehiaketan parte hartzen duten kuadrillak elkartuko dira. Aldez aurretik izena eman behar da Turismo Bulegoan, edo egun berean, Euskalduna tabernan.

19:30 (Musika plaza): Emanaldia TRIKIDANTZ taldearekin.

19:30 (Musika plaza): Kuadrillen arteko mozorro-lehiaketaren sari-banaketa (1. saria: 250 euroko bonoa; 2. saria: 150 euroko bonoa; eta 3. saria: 100 euroko bonoa, ZUREKIN ostalarien elkarteko tabernetan gastatzeko).

21:30 – 00:00 (Zinema pilotalekua): Disko festa DJ Davila eta DJ Javirekin.

23:00 (Musika plaza): Emanaldia TRIKIDANTZ taldearekin.

OTSAILAK 27, IGANDEA

12:00: Kalejira herriko kaleetan zehar erraldoi, buruhandi eta Ustekabe txarangarekin.

17:30 (Lizardi Aretoa): PERU KROKODILOA emanaldia, Kantu kolore taldearen eskutik. DOAN. Sarrerak: aldez aurretik turismo bulegoan, edo egunean bertan leihatilan, aforoa bete arte.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010