Asset Publisher
Back

1000 maskara banatu dira asteburuan

Twitter

UDALTZAINGOAK 1000 MASKARA BANATU DITU ASTEBURUAN JENDE ASKO DABILEN GUNETAN

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/07/05

Zarauzko Udalak sustatutako COVID-19 kutsatzeak saihesteko kontzientziazio kanpaina aurrera doa. Asteburuan zehar Zarauzko Udaltzaingoak maskarak banatu ditu jende asko dabilen hainbat lekutan: malekoian eta alde zaharreko kaleetan. Izan ere, asko izan dira Zarauzko hondartzara gerturatu diren zarauztar eta kanpotarrak eguraldi ona medio, eta une aproposa izan da gaiaren inguruan kontzientzia hartu eta segurtasun eta higiene neurriak gogorarazi eta betearazteko.

Iban San Martin (EAJ-PNV) Herri Segurtasuneko zinegotziaren esanetan, "Maskararik erabiltzen ez dutenei, hasiera batetan, beraiekin hitz egin, maskararen erabileraren garrantzia azaldu eta bat eman zaie. Orokorrean, COVID-19aren aurka egiteko erantzun ona eman ari dira zarauztarrak, baina azkenaldian kezkatuta gaude, gero eta jende gehiago erlaxatzen ari ez ote den. COVID-19a ez da desagertu eta arreta mantendu behar dugu, denok ”.

Hala, San Martinek gogorarazi du uneoro pertsonen artean 1,5 metroko distantzia mantendu behar dela eta hau ezinezkoa denean maskararen erabilera derrigorrezkoa dela. “Hondartzan gaudenean, uretan zein hondarretan, kaletik gabiltzanean edo aisi uneetaz disfrutatzen, gutxienez 1,5 metroko tartea gorde behar da elkarrekin bizi ez diren pertsonen artean. Berdin hondartzan, beste erabiltzaileekiko 1,5 metroko segurtasun-perimetroa bermatzeko moduan kokatu behar dira objektu pertsonalak (toallak, hamakak eta antzeko elementuak). Eta, gogoratu, hondartzarako plana marea behean dela joatea gomendatzen dela, beti ere 2 edo 3 ordu gehienez, gainontzeko bainuzaleei ere lekua uzte arren. Uneoro hondartzako megafoniaz zabaldutako mezuak eta adierazpenak jarraitu behar direla ahaztu gabe”, burutu du Herri Segurtasun zinegotziak.

 


Web Content Display

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010