Asset Publisher

Back 100 aparkaleku berri Lapurdin

Twitter

100 APARKALEKU BERRI LAPURDI KALEAN

2020/05/26

Zarauzko Udalak TESEC Señalizaciones S.L. empresa kontratatu du aste honetan zehar Lapurdi kalea norabide bakarreko kale bihurtuko duten pintaketa lanak burutzeko. Guztira, Udalak 14.674 euro + BEZ inbertituko ditu proiektu honetan.

Hala, ekainetik aurrera, Lapurdi kaleak norabide bakarra izango du kalearen hasieratik, tren geltoki aurrean, eta kalearen amaiera arte, Kortazarreko eremuan. Ondorioz, Hegoalde kalearen norabidea ere aldatuko da.

Aldaketa hauekin, autoen zirkulazioa hobetzeaz gain, Zarauzko Udalak 100 aparkaleku berri sortuko ditu: hauetako 40 1 guneko Egoiliarrentzat izango dira eta, beste 60ak, TAO sistemak araututako gune urdina izango dira.

Mugikortasun zinegotziak, Iker Basurkok (EAJ-PNV) baieztatu duenez, “aparkaleku hauek zarauztarrek sarritan eskatutakoak dira, bereziki, 1 guneko bizilagunek. Guretzat aparkalekuaren gaia lehentasun bat da. Gai garrantzitsu honi erantzunak ematen jarraitzen dugu, pausoz- pauso, proiektu berriak gauzatuz”.

Lanak ostiralean hasiko dira, maiatzaren 29an, eta astebeteko epean burutzea aurreikusten da. Udalak dagoeneko bizilagunei eman die lanen berri eta euren kolaborazioa eskatu du datozen egunean, eta lanek iraun bitartean, autoak Lapurdi kaletik kentzeko.

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010