Asset Publisher
GIZARTE ZERBITZUEK ASTERO 250 TELEFONO DEI EGITEN DIZKIETE ADINEZKO PERTSONEI
2020/03/31
Zarauzko Udalak COVID-19ko estatu alarma dela eta, beharrean aurkitzen diren pertsonei laguntzeko Gizarte Zerbitzuek eskaintzen duten arreta indartu du. Era berean, Zarauzko Udalak adinekoen eta zaurgarritasun egoeran dauden herritarren jarraipena egiten du egunero proaktiboki zerbitzuko udal langileek egiten dituzten telefono deien bitartez. Aurreko astean zehar, astelehenetik igandera bitartean, guztira 250 dei inguru burutu dira, bai etxez-etxeko laguntza zerbitzuen, telealarmaren eta abarren erabiltzaileei, baita departamenduak iaz bakardadearen inguruan egindako azterketan identifikatutako adinekoei ere.
Hala, behar bereziren bat duten herritarrek, edo laguntza beharrean den norbaiten ezagutza izan dezaketenek 08:00etatik 18:00ak bitarteko ordutegian udaleko 010 telefonora deitu dezakete, astelehenetik igandera. Telefono hontara deitzen duten pertsonek baliabide desberdinen inguruko informazioa eta orientazioa jasoko dute eta beharrezkoak diren laguntza zerbitzuak bideratuko ahalko dira. Telefonoaz gain, ongizatea@zarautz.eus helbide elektronikora ere idatzi daiteke.
Bide batez, herritarrek eskura izan ditzaketen beste zenbait zerbitzuren berri ere eman du Zarauzko Udalak:
INDARKERIA MATXISTA
Hala nola, 24 orduko genero indarkeriaren biktima diren emakumeentzako zerbitzu espezializatua 900840111 telefonoan ematen da.
BAKARDADEA: NAGUSILAN “ZILARREZKO HARIA”
Bakardadean sentitzen diren adinekoei akonpainamendua emateko Nagusilan elkarteak “Zilarrezko Haria” bideratzen du 900 713 771 telefonoan.
HAURTZAROA-NERABEZAROA: “ZEUK ESAN”
Haurtzarorako eta nerabezarorako “Zeuk Esan” arreta zerbitzua 943.16 61 11 telefonoan.
LAGUNTZA EMOZIONALA: “ITXAROPENAREN TELEFONOA”
Akonpainamendu emozionala jasotzeko “Itxaropenaren Telefonoa” 900 840 845 (http://telesgi.org/eu/)
PERTSONA GORREI LAGUNTZA: EUSKAL GORRAK ELKARTEA
Pertsona gorrei laguntza zerbitzuak bideratzeko, “Euskal Gorrak Elkartea” 944 765 052 telefonoan.
ZARAUZKO SEXU AHOLKULARITZA GUNEA
Zarauzko Udalaren Sexu Aholkularitza Guneak sexuaholkularitza@gmail.com helbide elektronikoan edo Skype bitartez ematen du zerbitzua.
‘GUZTION ARTEAN’ ELKARTASUN SAREA
Bolondres moduan laguntzeko, Eusko Jaurlaritzak koordinatutako elkartasun sarearen telefonoa 945 22 22 22
MERKATU PLAZA, ARRATSALDEETAN ITXITA
Zarauzko Merkatu Plaza arratsaldeetan itxita egotea ere erabaki du Zarauzko Udalak, ostiraletan eta jaiegunetako bezperatan izan ezik.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010