Asset Publisher
Back +60 Adinekoen Udazkena 2026
SANTA KLARA KOMENTUAN IZAN DU HASIERA AURTENGO ZARAUZKO +60 ADINEKOEN UDAZKENAK


2026/10/01
Gaur, urriak 1, Adinekoen Nazioarteko Egunarekin bat eginik, hasiera eman zaio Zarauzko +60 Adinekoen Udazkeneko egitarauari. Honela, eguerdian ekitaldi berezi bat ospatu da Santa Klara komentuan, non Xabier Txurruka Zarauzko alkateak eta Zarauzko Adineko Mahaian parte hartzen duten elkarteetako ordezkariek Adinekoen Nazioarteko Eguneko adierazpena irakurri duten. Honekin batera, Udaberri Abesbatzako kideek hainbat kanta abestu dituzte eta elkarteko hainbat kideren dantza erakustaldia ere izan da.
Honekin hasiera ematen zaio Udalaren baitan biltzen den Adinekoen Mahaiak antolaturiko hilabeteko egitarau oparo bati. Urrian zehar hitzaldiak, jokuak, bingoa, natura-irteerak, dokumentalak, edota dantzaldiak izango dira, eta herriko adinekoek ekitaldi guzti hauetan parte hartzeko aukera izango dute. +60 Adinekoen Udazkena izena badu ere, antolatzen diren ekimen guztiak herritar orori irekita daude, intereseko duen edonork parte har dezan.

“Adinekoen Udazkenaren helburua da, besteak beste, adineko pertsonak aktibo mantentzea eta euren artean erlazionatzen jarraitzea”, adierazi du Jesus Arana (EAJ-PNV) Gizarte Politiketako zinegotziak. “Zarauzko adinekoak animatu nahi ditugu antolaturiko ekimenetan parte hartzera”.
Egitaraua aurkeztearekin batera, Udalak eskerrak eman nahi izan dizkie Adinekoen Mahaian parte hartu eta egitaraua prestatzen eta osatzen lagundu duten elkarte guztiei: Udaberri Jubilatu Elkartea, Iñurritza Jubilatu Elkartea, Kostan elkartea, Afagi, Nagusilan, Zarautz Herri Zaintzailea, Santa Ana Zaharren Egoitza, Maria Etxetxiki Eguneko Zentroa eta Zarauzko Udalean ordezkaturiko alderdi politikoak.
EGITARAUA
- Urriak 1 -> Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna, adierazpena.
- 12:00etan Santa Klaran.
- Urriak 6 -> Hitzaldia: “Zein izan behar da lehen begirada lehen arretan?”
- 19:00etan Modelo Aretoan.
- Urriak 6 eta 7 -> Udaberri Jubilatu Elkartean Jokuak.
- 10:00etan patioko jokoak eta 16:00etan mahaiko jokoak, Udaberri Jubilatuen Elkartean.
- Izen ematea Udaberri Jubilatuen Elkartean edo 672 447 427 zenbakian.
- Urriak 8 -> Bingo musikatua.
- 11:00etan Frontoi Txikin.
- Urriak 8 -> Eskulan tailerra.
- 17:00etan Frontxoi Txikin.
- Urriak 14 -> Eraztun Berde Urdinean bisita gidatua.
- 10:30ean.
- Izen ematea Turismo Bulegoan.
- Urriak 14 -> Death Cafe – Hitz egin dezagun heriotzaz.
- 18:00etan Udaberri Jubilatuen Elkartean.
- Izen ematea zarautzherrizaintzailea@gmail.com helbidean.
- Urriak 15 -> Dokumentala eta solasaldia AFAGIren eskutik: “Las estrellas ardientes”.
- 18:00etan Antoniano Aretoan.
- Gaztelaniaz.
- Urriak 20 -> Bizikletaz Adinik ez ekimena, Santa Anako erabiltzaileekin.
- 10:30ean Santa Ana egoitzatik hasita.
- Urriak 22 -> Santa Ana egoitzako Olinpiadak.
- 11:00etan Arrosategi parkean.
- Urriak 24 -> Dantzaldia Gauargi taldearen eskutik.
- 19:00etan Udaberri Jubilatu Elkartean.
- Urriak 28 -> Death Cafe – Hitz egin dezagun heriotzaz.
- 18:00etan Udaberri Jubilatuen Elkartean.
- Izen ematea zarautzherrizaintzailea@gmail.com helbidean.
- Urriak 29 -> Ariketa fisikoa, kirola eta osasuna hitzaldia, ESI Donostialdearen eskutik.
- 19:00etan Santa Klaran.

Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010

