Cabecera flash
Zarauzko Udalawww.zarautz.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

BALDINTZA OROKORRAK

AZALPENA: Bide publikoan aldamioak, garabiak, edukiontziak eta beste edozein bitarteko osagarri jartzea da.

DOKUMENTAZIOA:
Eskaera orria eta kasu bakoitzean dagokion dokumentazioa.

BAIMENA EMATEKO EPEAK:
Eskaera egiten denetik hilabete.

ONDORIOA:
NEGATIBOA

ORDUTEGIA: astelehenetik ostiralera,  8:00etatik 15:00etara
TEL: 943 00 51 08  FAXA: 943 00 52 02  e-maila:
herrilanak@zarautz.eus

Baimena emateagatik ordaindu beharreko zerga ordenantza fiskalak zehaztutakoa izango da.

Baimena eskuratzeko eskabidearekin batera, baimena ematea komeni den erabakitzeko balio duten dokumentuak ere aurkeztu beharko dira. Eskatzaileak erantzukizun zibileko aseguru-poliza aurkeztu beharko du, instalazioa dela-eta lagun eta ondasunei egindako kalteak, inolako diru mugarik gabe, ordaindu ahal izango dituela ziurtatzeko.

Udalak aukera izango du udal lizentziarik gabe jarritako egitura, aldamio eta elementu osagarri guztiak lehenbailehen kentzeko agintzeko.

Agindu hori bete ezean, obrak geldiaraziko dira eta instalazioak zigilatuko, beharrezko baimena lortu arte. Udal Zerbitzu Teknikoek egokitzat joz gero, Udalak berak kendu ahal izango ditu instalazioak.

Emandako epea iragan eta gero instalazioak oraindik bide publikotik kendu ez badira edo testu honetan ezarritako segurtasun-neurriak betetzen ez badira, goian aipatu bezala jokatu ahal izango da.

Aurrez azaldutako neurriak gorabehera, zehapenak jarri ahal izango dira.
Hamabostean behin gutxienez, ikuskapenak egingo dira, aldamioak, plataforma jasotzaile motordunak, karga-jasogailuak, e.a. ondo daudela eta behar bezala erabiltzen direla egiaztatzeko. Ikuskapenaz arduratu den teknikariak txostena egingo du. Obraren erantzukizuna duen teknikariak, obraren arduradunak edo une hartan obran dagoen gradurik altueneko pertsonak onartu beharko du txosten hori.

Irregulartasunik antzemanez gero, udal-zerbitzu eskudunari jakinaraziko zaizkio, 24 ordu iragan baino lehen,  zuzentzeko izapideei ekin dakien. Irregulartasunaren garrantzia dela eta, lehenbailehen zerbait egin beharra baldin badago,  Udalari ere ahalik eta lasterren jakinaraziko zaio.

 

    Erantsitako fitxategiak:
 
Eskaera edukiontziak DOC [93Kbs.]

Eskaera orokorra DOC [61Kbs.]



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz